luz e gas R-ren bezeroarentzako arreta
Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu
Dagoeneko bezeroa bazara
App-a edo Bezeroen Eremua:
- Jarri gurekin harremanetan nahi duzunean
- Berrikusi fakturak eta deskontuak
- Optimizatu potentzia
Eta askoz gehiago…
telefonoa: 900 622 690
ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 15:00etara.
helbide elektronikoa: info@luzegasr.gal
Oraindik bezeroa ez bazara
Kontsultaren bat baduzu edo kontratatu nahi baduzu, deitu diezagukezu edo doan eta konpromisorik gabe dei diezazugun eskatu.
kontrataziorako eta informaziorako telefonoa: 900 733 733
ordutegia: astelehenetik igandera 09:00etatik 23:00etara
R-koa bazara, deskargatu doako app-a!
Edozein unetan balia dezakezu erreklamatzeko eskubidea, aukera hauen bidez:
- Idatzi bat bidalita gure egoitza sozialera: Don Juan de Austria kalea 28, 4. atea, 46002 Valentzia (Espainia).
- Mezu elektroniko bat bidalita: info@luzegasr.gal
Une oro nahi dugu zure erreklamazioari ematen zaion konponbidearekin pozik egotea. Hala ez bada, Energía Colectiva Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita dago Kontsumoko Arbitraje Batzorde Nazionalaren bidez.
Zer da Kontsumoko Arbitraje Sistema?
Kontsumoko Arbitraje Sistema zerbitzu publiko bat da kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak borondatez, doan eta azkar konpontzeko, auzitegi arruntetara jo beharrik gabe. Gogoratu derrigorrezkoa dela aurretik enpresari berari erreklamazioa egitea, eta hilabeteko epean erantzunik jaso ez izana edo, erantzuna jaso bada, bezeroaren itxaropenak bete ez izana.

Ohiko galderak
Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, idatzi Bezeroen app-etik
Zer da luz e gas R?
luz e gas R Espainiako etxeentzat % 100eko argindar berdea eta gasa eskaintzen dituen R-ren zerbitzua da. Gure tarifa guztiek ez dute iraupen-konpromisorik. Gainera, telefonia-bezero guztiei hileko deskontu esklusiboak eskaintzen dizkiegu R-n, argindarra eta/edo gasa kontratatzeagatik. Horrez gain, gure App-ak zure kontsumo-ohiturak hobeto ezagutzen eta eraginkorrago izaten lagunduko dizun teknologiarik onena du.
R-koa izan behar al dut luz e gas R kontratatzeko?
Ez. Edozein erabiltzailek kontrata ditzake argindarra eta/edo gasa luz e gas R-rekin. Hala ere, R-ko bezeroa bazara, abantaila ugari izango dituzu, baita telefono-fakturan aurrezten lagunduko dizuten hileko deskontuak ere.
Zenbat denbora behar da hornidurari alta emateko?
Konpainia elektrikoa aldatzea azkar eta erraz egin ohi da.
Normalean, gurekin kontratua sinatu eta egun gutxira osatzen da prozesua (banatzailearen araberakoa da). Oso gutxitan, pare bat aste ere behar izan ditzake.
Deskontuak automatikoki aplikatzen al dira?
Bai. luz e gas R-rekin argindarra eta/edo gasa kontratatzean, deskontua automatikoki aplikatzen dugu zure R linean. Lortutako deskontua zein lineatan aplikatzea nahi duzun aldatu nahi baduzu, bezeroarentzako arretara deitu edo gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: info@luzegasr.gal
Nola alda dezaket kontratuaren titularra?
Titularra aldatzeko, jarri gurekin harremanetan bezeroarentzako arretan, telefono-zenbaki honetara deituta: 900622690. Nahi duzunean ere egin dezakezu, App-etik edo Bezeroen Eremutik. Kontratazioarekin batera egin nahi baduzu, titular berriaren datuak kontratazio-formularioan adierazi ditzakezu.
Zenbat aurrezten dut luz e gas R-rekin?
luz e gas R-n hainbat modutan aurrez dezakezu.
- Dagoeneko R-ko bezeroa bazara, hileko deskontuak izango dituzu gurekin argindarra eta/edo gasa kontratatzeagatik. Deskontu horiek metatu egiten dira; hau da, zenbat eta argindar- eta/edo gas-hornidura gehiago izan gurekin, orduan eta deskontu handiagoa metatuko duzu hilero, eta telefono-faktura ia doan ateratzea lor dezakezu.
- Lagunak luz e gas R-ra etortzera gonbidatzeagatik ere aurreztuko duzu: zuk eta lagunak 20€-ko deskontua izango duzue argindar-fakturan, laguna gurekin alta ematen denean.
- Gainera, gure argindar- eta gas-prezioak lehiakorrak dira, eta horri esker hilero gehiago aurreztu dezakezu kontsumoan.
- Gure App-etik eta Bezeroen Eremutik, energia-eraginkortasunari buruzko gomendio pertsonalizatuak ere jarrai ditzakezu, hilero energia-faktura gehiago murrizteko.
- Urtero, zure potentziaren azterketa doan egingo dugu, behar baino potentzia handiagoa erabiltzen ari zaren esateko. Hala bada, potentzia optimizatzeak batez beste 60 € aurrezten lagunduko dizu urtean.
Hileko deskontuak metatu al daitezke?
R-koa izanik luz e gas R kontratatzeagatik jasotzen diren hileko deskontuak metatu egin daitezke, eta telefonia-fakturan bakarrik aplikatzen dira. Horretarako, ordainketak egunean izan behar dituzu, eta zerbitzuek alta emanda jarraitu behar dute. luz e gas R-rekin duzun argindar-kontratu bakoitzeko, 6 €/hileko deskontua izango duzu telefono-fakturan (BEZa barne). Gurekin duzun gas-kontratu bakoitzeko, beste 3 €/hileko deskontu izango duzu (BEZa barne). Deskontuak metatu ditzakezu R-ren telefono-faktura doan atera arte.
Lagun Planeko deskontuak metatu al daitezke?
Lagun Planeko eta Bigarren Etxebizitzako 20€-ko deskontuak metatu daitezke, baina hilero gehienez 5€-ko deskontua jaso ahal izango duzu argindar-fakturan, zergak barne. (Ez dira hil berean metatzen, eta ez dira gas-fakturan aplikatzen). Sustapenaren baldintzak hemen kontsulta ditzakezu.
Nola goza dezaket Lagun Planaz?
20€-ko deskontua argindar-fakturan jasotzeko, nahi adina lagun gonbidatu behar dituzu luz e gas R-ra etor daitezen. Lagun bat gurekin alta ematen denean, zuk eta hark 20€-ko deskontua jasoko duzue (BEZa barne), 5€-koa 4 hilabetez.
Non agertuko da Lagun Planeko deskontua?
Lagun Planeko eta Bigarren Etxebizitzako deskontuak fakturaren atal zehatz batean, Bezeroen Eremuan eta App-ean agertuko dira. Horrela, luz e gas R-rekin egiten duzun aurrezkiaren berri izango duzu beti.
Luz e gas R uzten badut, galduko al ditut telefono-fakturako deskontuak?
R-ren fakturan argiagatik 6€-ko eta gasagatik 3€-ko hileko deskontua izaten jarraitzeko (BEZa barne), luz e gas R-n alta emanda egon behar duzu eta kontratu guztien ordainketak egunean izan behar dituzu.
Zer egin argindarra joaten bada edo matxura gertatzen bada?
Argindar-horniduran etenaldia edo matxura izanez gero, azkarrena zure banatzailearekin harremanetan jartzea da. Zure fakturan aurkituko duzu dagokizun banatzailearen telefono-zenbakia. Hona hemen bost banatzaile handienen telefono-zenbakiak:
Endesa Distribución:
900 850 840 (Andaluzia, Extremadura, Murtzia, Gaztela-Mantxa)
900 848 900 (Aragoi, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa)
800 760 706 (Katalunia)
Iberdrola Distribución:
900 171 171
Unión Fenosa Distribución:
900 111 999
900 111 444
Hidrocantábrico Distribución:
900 907 001
Viesgo Distribución:
900 118 866
Zer egin banatzailearen erantzuna egokia ez bada?
Banatzailearen erantzunak konbentzitu ez bazaitu edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan luz e gas R-rekin; gustura lagunduko dizugu. Hainbat bide dituzu gurekin harremanetan jartzeko:
- Gure bezeroa bazara, deskargatu gure APP-a eta sartu Bezeroen Eremuan. Han zure kontua eta kontsumoa kontrolatu ahal izango dituzu, eta gorabeherak konpontzeko informazio gehiago emango dizuten beste hainbat funtzio izango dituzu. Gure baldintzetan izan daitezkeen aldaketen edo berritasunen berri ere izango duzu, zure beharrak asetzeko eta hilero egiten duzun gastua optimizatzeko.
- Telefonoz hitz egin nahi baduzu, deitu 900622690 zenbakira, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu. Posta elektroniko bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan: info@luzegasr.gal.
- Bezeroa ez bazara ere, luz e gas R-rekin harremanetan jar zaitezke, telefono-zenbaki honetara deituta: 900733733.