Zergatik aukeratu luz e gas R?
Iraupen-konpromisorik gabe
Zure esku dago aukeratzea. Ez dugu iraupen-konpromisorik gure tarifetan.
R-koa izatearen abantailak
Hileko deskontuak zure telefono-fakturan R-koa izateagatik soilik
Zure CO2-aztarna konpentsatzen dugu
Gure bezeroen gas-kontsumoaren karbono-aztarna konpentsatzen dugu, behar duten basoak basoberrituz.
App bat zure lasaitasunerako
Zure kudeaketa guztia leku berean: begiratu zure kontsumoa, fakturak, potentzia eta deskontuak, eta jarri gurekin harremanetan edozein unetan.
Ohiko galderak
Zein dira faktura-fitxategiaren formatu onartua eta gehieneko tamaina?
Onartutako formatua PDF da, eta fitxategiak ezin du 10 MB baino gehiago izan. Gainera, ahalik eta kalitate onena izan behar du fakturaren xehetasunak identifikatu eta aztertu ahal izateko, zure beharretara egokitutako proposamena eskaintzeko.
Edozein argindar-faktura igo al daiteke?
Bai. Edozein argindar-konpainiatako edozein argindar-faktura igo daiteke.
Zer baldintza gehigarri bete behar ditu fitxategiak?
Fitxategiak nahikoa kalitate izan behar du, gure sistemek funtsezko xehetasunak —kontsumoa eta energiaren prezioa, esaterako— ikusi eta identifika ditzaten. Nahikoa da irudia ondo enkoadratuta egotea eta zenbakiak eta letrak irakurtzeko moduan egotea.
Fitxategia igotzeak konpromisorik dakar?
Ez zaitu ezertara behartzen. Zure fakturan agertzen diren datuak erabiltzen ditugu zure beharretara egokitutako proposamena kalkulatu eta prestatzeko. Ondoren, gurekin kontratatu ala ez erabakitzen duzu. Gogorarazten dizugu gure tarifek ez dutela iraupen-konpromisorik.
Zer egiten duzue emandako datuekin?
Ematen dizkiguzun datuak hainbat bidetatik —elektronikoetatik edo bestelakoetatik— zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugu, zure beharretara hobekien egokitzen diren energia-proposamenak eskaintzeko.
Ez dit fitxategia igotzen uzten; nola jar naiteke harremanetan?
Fitxategia igotzean arazoren bat izan baduzu, jarri gurekin harremanetan doan, telefono honetara deituta: 900733733. Zure beharretara egokitutako proposamena prestatuko dizugu.
Nola kalkulatzen da nire aurrezkia?
Faktura igo ondoren erakusten den aurrezkia hurrengo sei hilabeteetarako energiaren prezioari eta kontsultaren unean indarrean dauden deskontuei dagokie. Deskontu horiek argindar-tarifan (fakturan) aplikatzen dira, eta R-ko bezeroa bazara, argindarra kontratatzeagatik telefonia-tarifan ere bai. Eskaintza kontsultaren unean bakarrik dago indarrean; ondoren, aldaketak izan ditzake.